Lehiaketa

[LEHIAKETA] 'Bertsoa bizi gazte'

2017/05/13 10:00

Legutio Gorbeialdea Legutio |LEHIAKETA

Bertsoa bizi gazte lehiaketa Arabako gazteen euskarazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi ditu, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa baten bidez.

14-18 urte bitarteko lagunei zuzendurik dago, eta eskatzen zaien bakarra da bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo rap bat osatzeko euskaraz, eta bideo-klipa maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com korreora bidaltzeko. 

Bertsoa bizi gazte eguna Legution ospatuko da. Sari banaketa, bazkaria eta egun osoko jaia izango da.

10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean.

10:30etan Bideoklipak.

11:30etan Hamaiketakoa.

12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala.

14:30etan Bazkaria Frontoian.

16:00etan Sari banaketa eta amaiera jaia Frontoian.

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa

2017/05/23 23:00

Gasteiz |LEHIAKETA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako ekintzen artean Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa dago. Nanoipuinek 'irakurri' aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita… Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute. Parte hartzaileak Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak izan behar dira. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

  • Izen emate epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 23ra.