Kontzertua

[PARRAL EMANALDIAK] Tristtan Mourguy eta Horeba

2017/04/25 20:30

Parral taberna | Gasteiz |KONTZERTUA

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Bere kantugintza lan horretan 2014ean atera zuen bere lehen folk-akustiko diskoa,Trobador izenarekin. 2016an proiektu berri bati ekin dio  DUAL [1/2] : GORDEKA diskoa plazaratuz.

[KONTZERTUA] Gasteizko Gaztetxeak 29 urte

2017/04/29 21:00

Gasteizko Gaztetxea Gasteiz |KONTZERTUA

Gasteizko Gaztetxearen 29. urteurrena dela eta kontzertua antolatu dute apirilaren 29an, 21:00etan; Garraxika eta Black Street taldeak izango dira protagonistak.

[POETAK MAIATZEAN-KONTZERTUA] Inun

2017/05/03 19:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |KONTZERTUA

INUNek bere bigarren diska Da nola aurkeztuko du Bihotz Gorospek (koroak eta perkusioa) lagunduta. 

Gasteizen poesia hedatzea da Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia-jaialdiaren helburua. Gasteizko Udalak babesten du eta Elisa Rueda da zuzendaria.
Maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak... antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste. Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan...).

 

[KONTZERTUA] Igor Arzuaga

2017/05/05 19:00

Laudioalde eskolako antzokian Aiaraldea Laudio |KONTZERTUA

Igor Arzuaga Laudioko musikariak Nere Begiak izeneko disko berriaren aurkezpen-kontzertua eskainiko du. laudiOHOLTZA programaren barruan. Zuzenekoa 19:00etan izango da Laudioalde eskolako zine-aretoan.

Sarrera: 3 euro.

[KONTZERTUA-POETAK MAIATZEAN] Antton Valverde

2017/05/10 21:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |KONTZERTUA

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Horien artean, Antton Valverde eta Lauaxeta artista handiak izango dira protagonistak.

Abeslari donostiarrak bere karrera osoan zehar Lauaxetaren poemetan oinarrituta egindako kantak ekarriko ditu. Gure musikarien artean Lauaxetari arreta berezia ipini dio Valverdek eta kanta horiek ekarriko ditu poetaren heriotzaren 80. urteurrenean.

[KONTZERTUAK] PI L.T. + Hiena

2017/05/13 20:30

Jimmy Jazz Gasteiz | Gasteiz |KONTZERTUA

Maiatzaren 13an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, PI L.T. eta Hiena taldeen kontzertua izango da. 

[KONTZERTUA] Su ta gar

2017/05/19 20:30

Principal antzokia | Gasteiz |KONTZERTUA

Su Ta Gar taldearen desafio emozional elektro-akustikoaren aurkezpena. Maitatzeko dauden era ezberdinen inguruan eginiko kantak: utzi gaituztenenganako maitasuna familiarenganako maitasuna, ingurukoenganako maitasuna, Euskal Herriarenganako maitasuna, etabar... eta pasioak guzti horretan duen garrantzia.

[KONTZERTUA] Josu Bergara

2017/05/25 19:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |KONTZERTUA

Josu Bergara da maiatzeko Eskilarapeko soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Kanta Txikien Indarra (Taupaka elkartea, 2015) da abeslari eatarraren lan berria. Ekainaren amaieran grabatu zuen zuzenean, zortzi musikariz osatutako bandarekin. Azpimarratzekoa da Nerea Alberdi biolinista eta Mikel Nuñez Lauzirika piano-joleak egindako lana. Dani Gonzalezek (baxua), Txema Aranak (bateria) eta Natalia Wangek, Ariadna Villatek eta Claudia Díezek -biolina, biola eta txeloa hurrenez hurren- osatu zuten zuzeneko grabazioaren musikari banda.