VIII. Urkabustaizko azokaren harira antolatu dute bertso saioa.
ETBren emanaldiaren aurrestreinaldia. Nerabe eta gazteentzako filma. Doakoa da.
Murgiako San Miguel jaietan pailazoak egongo dira, Tomaxen abenturak ikuskizuna aurkeztuko dute. Halaber. Izalde trikitixak alaituko du eguerdiko poteoa.
Hysteron argazki bilduma bat da, aintzinako teknika primitiboak erabilita Nagore Legarretak sortu duen proiektua, baina argazki proiektu izatetik proiektu zabalagoa izatera pasa da; diziplina arteko emanaldia sortu dute.
Piszifaktoria konpainiaren lana. Antzezleak: Haizea París, Jabi de la Ydalga, Igor Arzuaga, Mikel Ayllon. Gidoigilea eta narratzailea: Mikel Ayllon. Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Euskara ikasten ari zara eta belarria landu nahi duzu? Zinemaz gozatzearekin batera ikasi nahi duzu? Hil honetan Artiumeko liburutegian dituzten euskarazko pelikulak bildu dituzte zuretzat.
Arabako Lautadako Oxigenoa Euskarari egitasmoa 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendua dago. Urriaren 28tik 29ra Eginora irteera egingo da eta bertan eskalada egingo da. Informazio gehiago: baieuskararilautada@gmail.com