Ostirala, maiatzak 12



10:45

[JAIA] Euskal kultur asteburua

Herriko kaleak, Arabako Errioxa Lapuebla de Labarca | JAIA

Ttiki Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak euskal kulturaren inguruko asteburuko jaia antolatu du. Ostiralean, maiatzaren 12an, umeen topaketa egingo dute. 10:45ean kalejira, eta 11:15ean hamaiketakoa aurreikusi dute. Ondoren tailerrak egingo dituzte. Bazkaria 13:00etan izango da, eta ondoren DJ Porrurekin musika, karaoketa eta jokoen ginkana. Gauean, 22:00etan hain zuzen, Bertso afaria egingo da jubilatuen tabernan. Oihane Perea eta Julen Zulaika bertsolariek parte hartuko dute. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 9an, Assa ikastolan edo jubilatuen tabernan

[JAIA] Euskal kultur asteburua Herriko kaleak

Ttiki Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak euskal kulturaren inguruko asteburuko jaia antolatu du.

Ostiralean, maiatzaren 12an, umeen topaketa egingo dute. 10:45ean kalejira, eta 11:15ean hamaiketakoa aurreikusi dute. Ondoren tailerrak egingo dituzte. Bazkaria 13:00etan izango da, eta ondoren DJ Porrurekin musika, karaoketa eta jokoen ginkana. Gauean, 22:00etan hain zuzen, Bertso afaria egingo da jubilatuen tabernan. Oihane Perea eta Julen Zulaika bertsolariek parte hartuko dute. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 9an, Assa ikastolan edo jubilatuen tabernan


17:30

[BERTSO SAIOA] Arabako eskolartekoa

Zabalarte aretoa, Lautada Agurain | BERTSO SAIOA

Arabako bertsolari gazteen XXII. eskolartekoaren Lautadako topaketa. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.

[BERTSO SAIOA] Arabako eskolartekoa Zabalarte aretoa

Arabako bertsolari gazteen XXII. eskolartekoaren Lautadako topaketa. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.


18:00

[IPUIN KONTAKETA] Beldurarrekin jolasean!

Araiako liburutegia, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Ipuin kontaketa saioa antolatu du Asparreneko udalak, 4-8 bitarteko umeentzat, maiatzaren 12an, Araiako liburutegian. Neska-mutilak aulkietan jesarriko dira entzumen-giroa eta arreta hobetzeko. Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Baita isiltasuna mantentzea! Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea. Sakelako telefonoak itzalita egongo dira, noski. Gurasoek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik aterako dira.

[IPUIN KONTAKETA] Beldurarrekin jolasean! Araiako liburutegia

Ipuin kontaketa saioa antolatu du Asparreneko udalak, 4-8 bitarteko umeentzat, maiatzaren 12an, Araiako liburutegian.

Neska-mutilak aulkietan jesarriko dira entzumen-giroa eta arreta hobetzeko. Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Baita isiltasuna mantentzea! Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea. Sakelako telefonoak itzalita egongo dira, noski.
Gurasoek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik aterako dira.


18:30

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

Laudioko gaztetxea, Aiaraldea Laudio | HITZALDIA

'Nor da George Soros' izenburupeko hitzaldia. Asier Blas politologoa eta irakaslearen eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak Laudioko gaztetxea

'Nor da George Soros' izenburupeko hitzaldia. Asier Blas politologoa eta irakaslearen eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).


20:00

[DANTZA] Dantza Plazan

Plaza berria, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.  

[DANTZA] Dantza Plazan Plaza berria

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko.

Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.

 


20:30

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

Bitorianoko txokoaren aurrean, Gorbeialdea Zuia | BERTSO SAIOA

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Bitorianoko saioan Iñaki Viñaspre, Iker Pastor, Paula Amiburu, Zigor Enbeita bertsolariak izango dira eta gai jartzaile gisa Marta Ugarte.

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori' Bitorianoko txokoaren aurrean

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Bitorianoko saioan Iñaki Viñaspre, Iker Pastor, Paula Amiburu, Zigor Enbeita bertsolariak izango dira eta gai jartzaile gisa Marta Ugarte.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»