Tailer honetan, emakumeek eta gizonek drogak erabiltzeko dituzten moduei buruzko datuak ezagutuko ditugu, eta sexuaren arabera bereizitako kontsumo horren arrazoiak eta ondorioak aztertuko ditugu. Gainera, emakumeen berariazko arriskuak murrizteko neurriei erreparatuko diegu, drogen erabilera kudeatzeko orduan baliagarriak izan baitaitezke horiek. Trebatzaile lanetan Maitane Anitua Roa arituko da, Ai Laket!! elkarteko kidea eta masterra Ikasketa feministetan (ikerketa-lana: ‘Generoa eta drogak. Drogen kontsumo ludikoa emakume gazte euskaldunengan’)
Familian euskaraz aritzeko jolas gidatuak antolatu dituzte Iruña Okan, euskaraz famlian aritu nahi dutenentzat. Parte hartu nahi izanez gero Añanako Kuadrillako euskara zerbitzura idatzi edo deitu behar da, eta honako datuak eman: izen-abizenak, telefonoa, eta zerbat parte hartzaile zareten -zenbat heldu eta zenbat haur-. Idatzi helbide honetara: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es edo deitu telefono honetara: 945 355089
Erromerian izeneko ikuskizuna eskainiko du Jeiki Dantza Taldeak.
Udal Liburutegian egongo da Lur Korta antzezlea Aurorita beti polita ipuina kontatzeko.
'Langile autodefentsa eraikitzen' hitzaldia, Iruñerriko langileen autodefentsa sarearen eskutik. Ondoren 'Aceros 25 urte: Aiaraldeko klase borroka' bideomenaldia eta solasaldia. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).
Igor Arzuaga Laudioko musikariak Nere Begiak izeneko disko berriaren aurkezpen-kontzertua eskainiko du. laudiOHOLTZA programaren barruan. Zuzenekoa 19:00etan izango da Laudioalde eskolako zine-aretoan. Sarrera: 3 euro.
Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.
Omenaldia Lauaxetari, atxilotuta egon zen lekuan. Haren bizitza eta olerkiak, Bernardo Atxaga,Xabier Galarraga, Pako Eizagirre, Zuriñe Iarritu, Jon kortabarria, Jose Ramon Arbe eta Elisa Ruedaren ahotsetan.
Gasteizko Armentia ikastolakoa bertso-eskolak antolatuta bertso-afaria egingo dute ikastolako jantokian. Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, eta Julen Zulaika bertsolariak izango dira.
Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Araiako saioan Manex Agirre, Izar Mendiguren, Markel Yoller, eta Orlando Arreitunandia bertsolariak izango dira. Aintzane Irazusta izango da gai jartzailea. Aurretik, maiatzaren 2an, kopla sortak ekoitzteko tailer bat egingo dute Atxiki elkartean, Oihane Perea bertsolariak zuzenduta. 18:00etan hasiko da.