Apirilak 2

[KORRIKA KULTURALA] Urkabustaiz

2017/04/02 12:00

Gorbeialdea Urkabustaiz |JAIA

Eguerdiko 12:00etatik aurrera Korrika goiza ospatuko da Urkabustaizen, zeinetan Korrikaren simulakroa egingo den, baita material salmenta eta talo tailerra ere.

[HAURRENTZAKO ANTZERKIA] 'Hasiera'

2017/04/02 17:00

ariznabarrako gizarte etxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Auzo Eszenak arte eszenikoak taularatzen ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan, eta helburua du gure hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea.

Hasiera antzezlana Musikan eta eguneroko objektuen erraztasunean oinarrituta dago eta txikienen arreta eta irudimena piztea lortzen du, eta aldi berean, poesiaz eta aberastasun bisualaz beteriko mundu bat lortu. 

 

 

[IGANDEAK JAI] 'Lapurretak' Zirko Loretsua & 'Alaitasunaren bila' Ginkana

2017/04/02 17:00

karmeldarrak ikastetxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Apirilaren 2an Igandeak Jai burutuko da Karmeldarrak ikastetxean eta oraingo honetan Lapurretak Zirko Loretsua & Alaitasunaren bila Ginkana izango dira. 

[KONTZERTUA] Antton Aranburu

2017/04/02 19:00

pilar gizarte etxea Gasteiz |KONTZERTUA

Pilarren ere euskararen alde egitasmoaren baitan, Antton Aranbururen kontzertua izango da apirilaren 4ean. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

[DOKUMENTALA] 'Gutik zura'

2017/04/02 19:00

kultura etxea Gorbeialdea Aramaio |IKUS-ENTZUNEZKOA

Apirilaren 2an, arratsaldeko 7etan Kultura Etxean, Gutik Zura dokumentala ikusgai izango da. Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.