[HAURRENTZAKO ANTZERKIA] 'Plisti plasta'

2017/05/06 18:00

ibaiondo liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Plantzart Teatroren Plisti plasta antzezlana izango da, zeinetan orrialde zuri handi baten moduko espazio batean, bi aktorek leiho bat aurkitzen dute, non formak eta panpinak mugitzen diren.

[MUSIKA ETA POESIA] 'Trularay'

2017/05/09 18:00

aldabeko liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Irrintzi Produkzioen eskutik Trularay musika eta poesia saioa eskainiko da. Imanol Urbieta musikari pedagogoaren lanean oinarritutako saioa: zentzumenetatik emozioetara eginiko bidaia, olerki, usain, kanta, soinu eta fereken bidez.

[IPUIN KONTALARIA] 'Ipuinak jo eta musika kontatu'

2017/05/10 18:00

hegoaldeko liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Ipuinak jo eta musika kontatu ipuin kontaketa izangon da Badut taldearen eskutik.

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Kattalin Miner

2017/05/10 19:00

pilar gizarte etxea Gasteiz |MAHAI-INGURUA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoa da Idazleekin Solasean. Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak… bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Karmele Jaiok solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Maiatzaren 10ean kattalin Miner izango da solasaldian, feminismotik eta bazterretatik mundua ikusten duen kazetaria. Hainbat hedabidetan kolaborazioak egiten ditu. Halaber, mugimendu feministako aktibismoagatik ezaguna da. Bere artikuluetan sarri jorratzen ditu feminismoa, familia eredua, patriarkatua edo homo/ heterosexualitatea bezalako gaiak.

[GEUrekin mendira] San Kilitz koba - Larrasa - Cruz del Castillo

2017/05/14 08:30

Mendizorrotza | Gasteiz |MENDI IRTEERA

GEUrekin mendira taldeko lagunek San Kilitz koba - Larrasa - Cruz del Castillo mendi buelta antolatu dute oraingo honetan. Ekarri itzazue eskuargiak!

  • Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean)
  • Abiapuntua: Lagran
  • Iraupena: 3 ordu (egun osoa)
  • Altuera: 1454 m  // Luzera: 9,5 km
  • Arduraduna: Joserra (675702457)

[ANTZERKIA] 'Aukerak'

2017/05/14 19:00

arriaga gizarte etxea Gasteiz |ANTZERKIA

Auzo Eszenak arte eszenikoak taularatzen ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan, eta helburua du gure hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea.

Aukerak antzezlana batez ere fisikoa da. Bi lagun eszenatokian, elementu batzuk, musika eta, zenbaitetan, hitzak. Beraien izaera ardatz izanik, bizitzako egoeretan esperientzia eta sentitzeko modu desberdinak izango dituzte. 

[IPUIN KONTALARIA] 'Paperezko ateak'

2017/05/16 18:00

abetxukuko liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Pedro Ruiz (Alabazan) ipuin kontalaria izango da Abetxukuko liburutegian Paperezko ateak emanaldiarekin: Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: beste aldean mundu zabala dago gure zain, eta orriak pasatu besterik ez dugu egin behar. Paperezko ate horiek irekitzean zer gertatzen da?

[HAURRENTZAKO TXOTXONGILOAK] 'Ganbaran'

2017/05/17 18:00

arriaga gizarte etxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Ganbaran haurrentzako txotxongilo emanaldia izango da.

[HAURRENTZAKO MUSIKA] 'Kulunka'

2017/05/22 18:00

judimendi liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, kulunka musika emanaldia izango da, txikitxoek zuzeneko musikarekin lehenengo bizipenak izan ditzaten sortua da, haien interesa, emozioa eta entzuteko gaitasuna bultzatzeko.

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa

2017/05/23 23:00

Gasteiz |LEHIAKETA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako ekintzen artean Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa dago. Nanoipuinek 'irakurri' aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita… Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute. Parte hartzaileak Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak izan behar dira. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

  • Izen emate epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 23ra.

[IRAKURLE KLUBA] Mari Luz Esteban 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen'

2017/05/25 19:30

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea | Gasteiz |IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.

[GEUrekin mendira] Umión

2017/06/11 08:30

Mendizorrotza | Gasteiz |MENDI IRTEERA

GEUrekin mendira taldeko lagunek denboraldiari amaiera emateko Umión (Burgos) mendira irteera antolatu dute.

  • Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean)
  • Abiapuntua: Cubillas
  • Iraupena: 3 ordu (egun osoa)
  • Altuera: 1436 m  // Luzera: 9,5 km
  • Arduraduna: Xabi (629487540)

[IRAKURLE KLUBA] Juanjo Olasagarre 'Poz aldrebesa'

2017/06/29 19:30

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea | Gasteiz |IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.