'Shine' antzezlana ikusteko sarrerak

'Shine' antzezlana ikusteko sarrerak

Apirilaren 13an, larunbata, 'Shine' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Félix Petite Antzokian (Ibaiondo Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Zertan sinets dezakegu gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko? Shinek estasiaren eta gorputzaren martirioaren ideia ikertzen du, gorputza elementu zaharkitzat joz. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastaren pean errenditzen dira —estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko mundu batean ibiltzeko— eta gure orainak agindutako koreografiari jarraitzen diote: erritual berriak, asmatutako zenbait kultu eta erlijio hartu beharra. [...]

  • Parte hartu apirilaren 9a baino lehen.
  • Apirilaren 9an zuzenean jarriko gara irabazleekin kontaktuan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Eider Lezameta Horno