"Sexberdinak" antzezlana ikusteko sarrerak

"Sexberdinak" antzezlana ikusteko sarrerak

Apirilak 11an, ostegunean, Miren Arrieta eta Telmo Irureta aktoreen ‘Sexberdinak’ antzezlana estreinatuko da, arratsaldeko 19:30ean Gasteizko Vital Fundazioaren Kulturunean. ALEAk, Vital Fundazioaren laguntzarekin hau ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko du.

Diotenez, Anaren bihotza hutsik dagoen logela bat da. Nikok berea tatuatu nahi du. Igogailu batean harrapatuta daude eta ezezagunak izatetik lagunak izatera pasako dira. Beno, hau duela hiru urte gertatu zen, baina iraganera bidaiatuz, orain kontatuko digutena biziko dugu. Jendearen maitasuna, sexua, bakardadea eta aurreiritziak izango dira jorratuko diren gaiak. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan murgilduta dabilen gozoki-saltzaileak inolako konplexurik gabe azalduko dituzte beren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, bere paralisi partikularrarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, hazkunde pertsonaleko istorioa, umorez eta minez erdi betea. [...]

  • Parte hartu apirilaren 9a baino lehen.
  • Apirialeran 9an zuzenean jarriko gara irabazlearekin kontaktuan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Bego Zurikarai Marcilla

Maribi Sangroniz Zabala