'Kortxoaren Dilema' antzezlana ikusteko sarrerak

'Kortxoaren Dilema' antzezlana ikusteko sarrerak

Martxoaren 7an, osteguna, 'Kortxoaren Dilema' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Principal Antzokian, arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokia eta Tartean Teatroaren laguntzarekin hau ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Antzerki joko dibertigarria; gatazka politikoak eta dilema moralak sakontasun zama handiaz jorratzen baditu ere, daukan egiturak komedia bihurtzen du eta ez drama. Izan ere, endredozko komedia da, non etengabe ateratzen ari diren untxiak txisteratik, eta ezer ez da ematen duena. Ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa den Etika eta Filosofia Politikoko katedradun irakasle jubilatu batek pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. [...]

  • Parte hartu otsailaren 27a baino lehen.
  • Martxoaren 1eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazleen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Estibaliz Marin Rodrigo

Usue Garate Iturritxa