'FAM' antzezlana ikusteko sarrerak

'FAM' antzezlana ikusteko sarrerak

Ekainaren 2an, ostirala, 'FAM' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Georges Canguilhem filosofoak dioenez, “bizirik dauden forma guztiak munstro normalizatuak dira". FAMeko sei antzezleak (Ariadna, Clara, Elena, Kathy, Sandra eta Laila) sei artxibo bizidun izango dira, hezur-haragizko sei dokumentu. Haien eskarmentua jarriko dute jokoan, elikadura-nahasmenduei, zahartzeari, naturala denaren pornifikazioari eta baimenari edo onarpenari buruzko hainbat ipuin garaikiderekin. Azken batean, hainbat ereduk okupatu (eta politizatu) duten tokia da gorputza. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 23a baino lehen.
  • Maiatzaren 26ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Andres Landa Ruiz De Azua