Hildako bat eta hiru zauritu Argantzonen, trafiko istripu batean

Erredakzioa 2023ko aza. 6a, 09:00
Langraiz Oka eta Miranda Ebroko suhiltzaileak bertaratu ziren. Argazkia: @BomberosAraba

Ostiral gauean, auto bat errepidetik atera, ezponda baten aurka jo eta iraulita gelditu zen Argantzonen. Istripuaren ondorioz, 34 urteko gidaria hil zen, eta zauritutako beste hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituzten.

Ostiraletik larunbaterako gauean, trafiko istripu larri bat gertatu zen BU-V-7422 errepidearen 4,1 kilometroan, Argantzonen, Trebiñuko barrendegian, A-1 autobideko zubiaren azpian. 23:00ak aldera, auto bat errepidetik atera zen, ezponda baten aurka jo zuen eta bidean iraulita gelditu zen.

Langraiz Okako eta Miranda Ebroko suhiltzaileak bertaratu ziren istripuaren lekura. 34 urteko gidaria istripuaren ondorioz hil zen; eta berarekin zihoazen beste hiru pertsona, 28, 18 eta 17 urtekoak, anbulantzia batean eraman behar izan zituzten Txagorritxuko ospitalera, jasandako zaurien ondorioz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide