Lan istripua

Langile bat hil da Urizaharreko harrobian

Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 17:30
Urizaharreko Ofitas Santutis harrobiko makina bat. Argazkia: Interempresas

Antza denez, makina batek harrapatuta hil da Urizaharreko harrobiko langilea. 2024an Araban gertatutako lehenengo lan istripu hilgarria da; eta aste honetan Euskal Herrian hildako bosgarren langilea.

Arabako Suhiltzaileen zerbitzuak jakitera eman duenez, ostiral honetako 14:20ak aldera 53 urteko langile bat hil da Urizaharreko (Mendialdea) Ofitas de Santutis harrobian, antza denez, makina batek harrapatuta.

Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, tartean suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun langileak. Beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. Une honetan, gertatutakoa ikertzen ari dira.

2024an Araban gertatutako lehenengo lan istripu hilgarria da gaurkoa. LAB sindikatuaren datuen arabera, urtarrileko 19 egun eskasetan, gaurkoa zenbatuta, dagoeneko zortzi langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian; eta soilik aste honetan bost izan dira. 2023an zehar, guztira 59 lan heriotza zenbatu zituen sindikatuak; horietako hamaika Araban.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide