Bernedoko baso batean 35 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak, Segurtasun Sailak ohar batean adierazitakoaren arabera.
Plantazioa"iristen zaila zen baso batean ezkutatuta" zegoela azaldu dute. Landaren horien ustezko arduraduna ikerketapean geratu da, "osasun publikoaren aurkako delitua" egotzita.
Azaldu dutenez, landareak hazkunde fase ezberdinetan zeuden, "sasitza trinko batek babestuta". Orotara, 35 landare aurkitu dituzte. Horietatik sei bilduta eta lehortze fasean zeuden, landaketaren alboan zegoen etxola batean. Gainerakoak, loreontzi gisa erabilitako bidoietan zeuen, "oso zainduta, tratatuta eta ureztatuta". Sarbidea sastraka artean ezkutatuta zegoen, "ezkutuan gera zedin".
Ertzainak argudiatu du "landare kopuru txikiak" izatea ez dela delitu, baina "arau-hustetzat" hartzen dela. Lursailaren arduradunari droga trafikoa egotziko diotela aurreratu dute.