Zabalik dago honezkero Antoñanako turismo bulegoa

Mirian Biteri 2017ko api. 10a, 08:04

Denboraldi berria zabaldu du egunotan Vasco Navarro Bide Berdearen eta eskualdeko turismo bulegoak; abendura arte luzatuko da kanpaina.  

Aste Santuko egutegiari erreparatuz gero, hilaren 8tik 12ra eta 17tik 23ra bitartean, goizez izango ditu ateak zabalik; hain justu ere, 10:30etik 15:00etara. Apirilaren 13tik 16ra, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara bisitatu ahalko da Antoñanako bulegoa.

Bisita gidatuak

Bestalde, inguruko turismoa sustatze aldera, askotariko bisita gidatuak prestatu ditu hilabeteotarako Mendialdeko Kuadrillak. Apirilaren 14an, esaterako, Soila mendiaren itzulia egingo dute; eta 16an, igandea, Antoñana ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.  

Nordic walking

Antolatzaileek gogorarazi dute doakoak direla bi irteerak, eta plaza kopurua mugatua denez, komeni dela aurretik ematea izena 945-40 54 24 telefono zenbakian edo info@montanaalavesa.com helbidean.
Horrez gain, nordic walking irteerak ere antolatu ditu kuadrillak. Apirilean bakarra egingo dute larunbata honetan. Kanpezuko gunetik hasi eta Bide Berdetik izango da ibilaldia. Toki berean eman behar da izena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide