Gertu dute Mendialdean familia giroan euskara sustatzeko tailerra

Mirian Biteri 2017ko urt. 26a, 09:34

Otsailaren 4an eta 11n izango dira saioak Maeztun eta Kanpezun; izen-ematea zabalik dago.

Mendialdeko gurasoen artean euskara sustatzeko esfortzu berezia egiten ari dira aspalditik, eta horren harira, tailer sorta berria antolatu dute datorren hilabetean. Otsailaren 4an eta 11n egingo dituzte saioak honako ordutegian: Santikurutze Kanpezun, 10:00etatik 11:30era bitartean, kultura etxean; eta Maeztun, 12:00etatik 13:30era, udaletxean.

Kuadrillako Euskara teknikari Belen Garulok azpimarratu nahi izan du euskaraz dakiten gurasoei zein ez dakitenei zuzenduta daudela: "Haurren eta gazteen hizkuntza ohituretan eta baita euskararekiko jarreratan ere gurasoek eragin handia dute. Euskararekiko gutxieneko sentsibilizazioa duten gurasoak eragile izatea nahi dugu; euskara dakitenak eta ez dakitenak", nabarmendu du.

Laguntzea

Besteak beste, eskolako lanetan umeei zelan lagundu, etxean euskararen lekua nola zaindu edo hizkera informala landuko dute familiek Ebete hizkuntza zerbitzuak enpresako bi hezitzailek eskainiko duten saio horietan.

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Horretarako esku-orria prestatu dute, eta udaletxeetan eta Kuadrillan jasotzen dabiltza egunotan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide