Altsasu eta Miranda Ebro arteko tren zerbitzua eskatu du Agurainek

Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 08:44
Aguraingo tren geltokia. Argazkia: AGURAINGO UDALA

Industriaguneetan geralekuak ezartzeko aukera aztertzea galdegin du udalak.

Altsasu eta Miranda Ebro artean aldiriko tren zerbitzua martxan jartzeko eskatuko dio Aguraingo osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari. Era berean, zerbitzu hori kudeatuko duen operadorea Euskotren izatea galdegin dute, eta geraleku berriak ezartzeko aukera aztertzea, "bereziki industria guneetan".

Aguraingo udalbatzak gogoratu du "larrialdi klimatikoko egoera batean ezinbestekoa dela mugikortasun eredu jasangarriagoa sustatzea, kalitatezko garraio kolektibo eta publikoa sustatuz". Gainera, Europako trenbideak liberalizazio fase batean murgilduta daudela nabarmendu du udalak, eta, beraz, "ez dago oztoporik Renfe ez den beste operadore batek, Euskotrenek, esaterako, aldiriko zerbitzua emateko Miranda-Gasteiz-Altsasu korridorean". 

Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkateak gogorarazi du horrelako zerbitzu batek udalerriko mugikortasuna hobetzen lagunduko lukeela, eta, gainera, herritarrei eta industrialdean lan egiten dutenei kalitatezko zerbitzua eskaintzea ahalbidetuko lukeela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide