Gazte bat erreskatatu dute Lezeko kobazuloan

Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 10:30

Larrialdi Zerbitzuek 21 urteko gazte bat onik erreskatatu zuten ostiralean Lezeko haitzuloan, Asparrenean. 17:00ak aldera, Sakanako senide batek haren desagerpenaren berri eman zuen, berarekin harremanetan jarri ezin zelako.

Larrialdiei aurre egiteko teknikariak Ertzaintzaren helikoptero batekin eta Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) agenteekin batera aritu ziren, gaztea egoera fisiko onean aurkitu eta erreskatatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide