Agurain eta Irurtzun arteko bizikleta bidea eman du diputazioak

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 09:28
Txirrindulariak bizikleta bide batean. ALEA

Obra egiteko 891.456,96 euroko aurrekontua dago, eta lanak egiteko epea zazpi hilabetekoa da.

Agurain eta Irurtzun lotzeko obra esleitu berri du Arabako Foru Aldundiak. Modu horretan Arabako eta Nafarroako bizikleta sareak lotu ahal izango dira, Lautadako eta Sakanako korridoreen bidez. Obra egiteko 891.456,96 euroko aurrekontua dago, eta lanak egiteko epea zazpi hilabetekoa da. 

Ibilbideak Gasteiz eta Iruñea lotuko ditu, gainera, trazadura berri horrek aprobetxatu egiten baitu zerbitzuan dauden beste ibilbide eta bide berde batzuk, hala nola Donejakue Bidea eta Vasco-Navarro trenbide zaharraren Bide Berdea. Gainera, Nafarroan, Plazaolako bide berdearekin lotzea aurreikusita dago, eta hortik Eurovelo-1 Europako ibilbidearekin lotzea. Bideak bere osotasunean 63 kilometro izanen ditu. 

Obrak mota askotako bideak aprobetxatuko ditu: hiri bideak, nekazaritza bideak, errepide zatiak, baita ibilbide egin berriak ere, hala nola Eginoko bidea eta San Pedro Bidea. Nafarroarako ibilbidean aurreikusitako trazadura, gainera, Zalduondo, Araia eta Egino herriekin lotuko da. Halaber, bizikleten aparkaleku seguruak eta bizikleta elektrikoentzako karga estazioak instalatuko dira. Ibilbide osoa seinaleztatuko dute, ibilbidean zehar informazio panelak jarriz, eta seinale horizontalak erabiliko dira hiri tarteetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide