Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak bullying-aren inguruko hitzaldia emango du astelehenean, martxoaren 11n, 17:30etan, Aguraingo udaletxeko bilkura aretoan. Zubizarretak egun saskibaloia alboratuta du; eta fisioterapeuta kontsulta du Getxon. Eskola garaian bullying-a sufritu zuen, eta bere kasuaz hainbatetan hitz egin du komunikabidetan emandako elkarrizketatan, besteei laguntzea duelako helburu.
Gaur egun, ACBrekin kolaboratzen du Zubizarretak Bullying-aren aurka dihardugu kanpainan, eta ikastetxeetara eta institutuetara joaten da gazteenen artean sentsibilizazio hitzaldiak emateko; izan ere, "erasotzen duena onartzen duena bezain erruduna da". Sarritan adierazi duenez, bere historia adibide gisa balio du aurrera egin daitekeela jakiteko.
"Izan nintzen umearekin topo egingo banu, esango nioke ez isiltzeko, laguntza bilatzeko. Eskola jazarpenaren ondoren bizitza dagoela ziurtatzen dizuet, bizitza ona, baina beti laguntzarekin. Zoritxarrez, hogeita hamar urte geroago istorio hauek gaurkotasuna izaten jarraitzen dute, eta aldatu ez dena isiltasunaren legea haustea da", azaldu du kirolariak.