Elikagaien jatorriaz kontzientziatzeko topaketa egingo dute Gasteizen eta Burgun

Erredakzioa 2016ko ira. 13a, 14:37

Elikaduraren X. Gizarte Topaketa irailaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da.

Irailaren 15ean, 16an eta 17an izango da Elikaduraren X. Gizarte Topaketa, Gasteizko Azoka plazan eta Burgu herrian. Elikagaien jatorriari buruzko informazioa eta ezagutza eskainiko duen tresna izango da topaketa hau eta batez ere, kontsumitzaileari azaldu nahi dio elikagaiak zeinek sortzen dituen eta nola, eta zer-nolako ondorioak dituen horrek gure ingurunean.

Ildo horretatik, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Slow Food Araba mugimenduak egitarau interesgarria diseinatu dute: elikadura-politikari lokalari buruzko hitzaldiak, dagoeneko abian jarri diren ekimenen aurkezpena, mahai-inguruak eta gastronomiaren arloko proposamenak.

“Azken batean, ekoizpenaren eta ingurunearen arteko egokitzapen handiagoa ekarriko duen sistema bat sustatu nahi duen ekimena da. Eta, zentzu horretan, uste dut Gasteizek gero eta garrantzia  handiagoa ematen diola erosketa-saskian tokiko produktuak sartzeari. Izan ere, gertueneko ekonomiari laguntzen zaio horrela, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten da, eta elikagai osasungarriak eta kalitatekoak kontsumitzen”, nabarmendu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide