IRITZIA

Emaitza

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko mar. 25a, 05:52
Argazkia: TXEMA TOCINO

Azken finean, nire tatamikide lagunekin egun horretaz disfrutatzea zen nik nahi nuena.

Maisuak dei egin zidan bigarren DANerako azterketa egin ezin nuela esateko. Arazo bat omen zegoen nire lehen gerriko beltzaren tramitazioarekin. Eta lehena ondo ez badago, bigarrena ezin da egin. 

Eta noski, haserretu egin nintzen. Lau hilabete neraman azterketa hori prestatzen, eta nahiz eta prozesu guztiaz disfrutatu, proba egin nahi nuen lan guzti hura borobiltzeko.

Bigarren DANerako proba egitea ezinezkoa zela ikusita, maisu eta gainontzeko arduradunei lehen azterketa errepikatzeko eskatu nien. Azken finean, nik tatamikideekin egun horretaz disfrutatzea zen nik nahi nuena. Ados zeudela esan zidaten eta entrenatzen jarraitu nuen.

Eguna ailegatzean pixkat urduri nengoen, baina azterketa primeran atera zitzaidan. Teknika guztiak ondo gogoratzen nituen eta oso gustura geratu nintzen egindako lanarekin. Proba amaitu bezain pronto, epaimahiaren zain nengoela, tatamian eseri nintzen. Eta han ikusi nuen, zoruan eserita maisuen alboan. Orduan konturatu nintzen maisuen emaitza bata zein bestea izan, ez zela garrantzitsua niretzat. Aitaren maitasun eta harrotasun begirada hura izango zen inportanteena niretzat egun hartan...

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide