Kakatzarra kizkurrari

Erabiltzailearen aurpegia Josune Velez de Mendizabal 2017ko abe. 22a, 09:05

"Guk kizkurra dugula nahiago leuna baino! Kanso!".

"Asteon dagokizu", hots egin dit Aleako bitartekoak. Alegia, zutabea idaztea egokitu zaidala. Eta beste behin hitzak faltan ditudala sumatzen dut. Eta, horrenbestez, autobonboa egitea otu zait. Monstrenkoek euren emailen asuntoan jarri ohi duten bezala. Portzierto, orain hastear direla euren Gabonetako Jardunaldi Monstrenkoak, oraingoan bai justifikatua beraien propaganda eurekoia.

Bueltatuz dagokigun kasura, publi-bonbo zutabea? Beste behin? Lehena, Jokoa antzezlanaren inguruan izan zen, amua eta spoilerraren arteko zutabea, gogoratzen? Ba hor zalantza, autobonboa bigarrenez egingo al dut? Antzerkian biluztea bezala dela iruditzen zait, hau da, justifikatua behar du ikuskizunean. Justifikatua zertaz idazten ari naizen, hortaz.

Eta honek gogora dakarkit hainbat propaganda erasokorrak izan daitezkeela, Hala Bedi irratiko atean behin eta berriz Alisatu dioen pegatina sorta bezalakoa. Eta, diot nik, ze pelmada ematen ari den jendea look tendentziekin. Aizu! Alisatu zuk zurea eta utzi pakean gurea! Guk kizkurra dugula nahiago leuna baino! Kanso! 

Ah eta bide batez, Hala Bedi ekarri dugunez harira, labur bada ere, jakinaraztea, arte eszenikoen inguruan irratsaio berria hasi dugula, modetatik at, joera libreena duen irratian, ostegunero 21:30etik 22:30era, Kakatzarra!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide