Dramaturgia berrien opila

Erabiltzailearen aurpegia Josune Velez de Mendizabal 2017ko mai. 5a, 11:38

"Performancea, absurdoa eta umorea dira ogi berriaren osagaiak".

Haziekin, multizerealak, beltza, pikoduna, masa madre, madre de la masa!!… Ogi aukera anitzen artean hain gustuko ditut denak ez baitakit zein erosi! Ilara sortzen da okindegian erostera joaten naizen bakoitzean… Gaur zein hartuko? Zein frogatuko? 

Antzerki lanekin antzekoa gertatzen zait. Sobada eta hueca artean mundu bat dago. Eta konturatu orduko, "dramaturgia berrien" usainak, zaporeak eta itxurak erakarri naute. Hori! (atzamarrarekin erakutsi diot okinari).

Hautuez ere ari da Miss Karaoke ikuskizuna, bestelako hautuez baina. Identitatea aukeratu egiten da edo identitateak aukeratzen zaitu? Joku probokatzaile bat taulan. Performancea, absurdoa eta umorea dira dastatzea erabaki dudan ogi berri honen osagaiak.

"Tarteka marteka zurrunbilo arraroa eta arina  sentitzen dut barrenetan", dio Nisunek Oingoan bai! ikuskizunean; eta ikuskizunetara doan Josunek antzekoa pairatzen du dramaturgia berrien aurrean, "bah! ez dute ezer berririk egin; ez dut ezer ulertu, edota, hori nik ere egiten dut" arinkeriz esaten denean. Zenbat buru hainbat aburu, hautua joan dadila beti aurretik, baina ez okinari goizean goiz, gauerdian, esnatzearen meritua kendu. Ez antzezle eta zuzendariari eginiko lanaren aitorpena zalantzan jarri. Zurrunbiloak gora egiten dit eta. Sobada eta hueca artean mundu zabala dago. Erakusleihoan dauden aukeren artean hautua egin ahal izatea da emozionanteena. Dastatzea ondorengo plazera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide