Zure abentura propioa jarraitu

Ziztu bizian doa dena, ezin asimilatu, ezin gogoeta egin!

Ralph detektibearekin ikerketan jarraitu nahi baduzu joan 24. orrialdera,  Muncher familiak hartzen duen trena nora doan jakin nahi baduzu joan 15.orrialdera. A edo B? Gogoratzen amaiera irekia zuten liburu gorri haiek? Abentura zuk idazten zenuen. Txikitako irakurketa kitzikagarri horietan bezala, gustuko izango dudan jakin gabe baina jakin-minez, oraingoan ere pantaila batetik hurrengora salto egitea erabaki dut. (Super Mario Bros, 80 hamarkadako beste mitiko bat titititit…klin klin klin…... onddoaren indarra eta energia!)

Hauek orain arte irakurritako pasarteak. Langraiz (3). Gasteiz (1). Guardia (7). Gasteiz berriro baina toki ezberdin batean (2). Laudio (3). Eltziego (1). Legutio (1). Aurkezten dizuedan zerrenda honetan, first word eskolen kokalekua. Parentesien arteko numberra berriz, bertan eman ditudan egunak. Ordezkapenak, bata bestearen atzetik. Zertan? Musika eta ingeleseko irakasle, eta tartean arte hezkuntza eta gizarte irakasgaiak ere. Berria naiz, bai, adin batekoa baina berria. Hang on, I call you from delegaritza, bihar (danbor hotsa…trrrrrrrr!) Bastidara! 

Ikastetxeetara ailegatu bezain pronto, ordutegia eta giltzak jaso, zaintzak noiz tokatzen zaizkidan entzun eta apenas aterrizatu berri dudanetik hamar minutu pasa direnean, ale, klasera! Ziztu bizian doa dena, ezin asimilatu, hausnartu, gogoeta egin! Ostirala heldu orduko negargura sartzen zait. Aukeraketa ona egingo nuen? Goizegi da erantzuteko. Argi dudan bakarra gorri koloreko liburuek amets egiteko aukerak biderkatzen zizkidatela, kolore guztietako amaierak ezagutzeko irrika, bat bera galdu gabe… Biharkoan zain zer duzun jakin nahi izatekotan segi 39. orrialdera….

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago