"Askotan inor ohartu gabe geratzen dira gure hiriak lortutako erronkak"

Ona izaten da balantzea egitea gertaera garrantzitsu bat ospatu eta gero. Otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean jokatu zen 2019ko Erreginaren Kopa Gasteizen. Asteburu bizi hartan Mendizorrotzako pabiloia egunero 4.500 lagunekin bete zen, eta hiria Araski klubaren koloreekin jantzi zen.

Askotan inor ohartu gabe gertatzen dira gure hiriak lortutako erronkak. Bistan da Euskadiko hiriburua horrelako kirol ekitaldi handiak antolatzeko gai dela, baina nabarmentzekoa da duela hilabete bat ospatu zela emakumezkoen saskibaloiari hazten lagunduko dion Kopa. Hiriak txapelketa honen aldeko apustua egin zuen, eta gasteiztarrek emakumezkoen kirolari babesa eman zioten. 

Kirol ekitaldien antolakuntzan inbertitzean, ezin da unean uneko eragin zehatzean (askotan ekonomikoan) bakarrik pentsatu behar, baizik eta kirol-politika integral baten gailurra izan behar duten ekitaldi horietan. Egia da Gasteiz hiri txikia dela bere handitasunean, baina esperientzia handia hartu du azken urteotan arrakasta handia eta eragin soziala ekarri duten kirol ekitaldiak antolatzen, eta, batez ere, emakumezkoen kirola sustatzen. 

Kirola beste bide bat da berdintasunean oinarritutako gizartea eta hiria eraikitzeko. Horregatik, Gasteiz kirolaren sinonimoa da, baita berdintasunarena eta emakumeen kirolaren sostenguarena ere, emakume kirolariek laguntza, babes eta aukera berak izan ditzaten. Beraz, funtsezkoa da guztiontzako kirola sustatzea, eta egin den lana zoriondu behar da. Inoizko Koparik onena izan da, eta Gasteiz izan da erregina.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide