Kirolaren hiriburua

Azken egunetan, Gasteizko kirol-instalazioetan hiru gatazka nabarmendu dira. Zehazki, rokodromoetan, futbol zelaietan eta frontoietan arazoak sortu dira, baina, kontraesana dirudien arren, benetako konponbideak aurkitzeko egoera paregabea izan daiteke. Arazoak aukera bilakatu behar dira.

Denok dakigunez, Euskadiko hiriburuak Eraztun Berdearekin, sei parke handiekin eta atseden-gune zabalekin paseatzeko milioika berdegune dauzka. Gasteizek bere kalitatezko kirol-azpiegituren kopuruagatik, erabiltzaileengatik eta hiriak daukan eredu berde eta jasangarriagatik dagokion kirolaren hiriburua izateko izugarrizko ahalmena daukala esan dezakegu. Zentzu honetan, Gasteizen kirolaren kontua ez da eslogan huts bat, gizartea aberasten duen oinarrizko zutabe finko bat baizik.

Kirolaren inguruko eredu integral bat landuz gero, apustu politiko indartsua izango litzateke. Besteak beste, plan horren ardatzak hauek izan daitezke: zenbait urteetan zehar kirol-instalazioak eraberritzerako inbertsio sendoa; oraingo eskaintza berregituratzea eta hobetzea; kalea jarduera fisikorako eremua izateko hiriaren ikuskera aldatzea; kirol gutxituen erreferentea izatea; diru-laguntzen aldaketa egitea; eta kirolaren eta osasunaren inguruko ikerketa sustatzea. 

Beraz, "hiri berdea" jarduera fisikorako eta bizitza osasuntsurako bilakatu daiteke. Gainera, efektu hirukoitza edukiko luke: hots, gasteiztarren osasuna hobetuko litzateke, ekintza sozial eta ekonomikoak sortu daitezke kirolaren inguruan eta kalitatezko turismoan eragin garrantzitsua lortuko litzateke. Horretarako alderdi desberdinen eta sektoreko eragileen akordioa funtsezkoa da. Gasteiztar guztien artean lortu dezakegu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide