Arabako mahastiak

"Upategiak benetan babestuko dituen eredu emankorra beharrezkoa da".

Arabako Batzar Nagusietan maiz eztabaidatzen diren gaien artean, Arabako Errioxaren sor-markaren inguruko gaia azken hilabete hauetan bortitzagoa izan da. 2016ko uztailean Arabako 40 bat upeltegik Arabako Mahastiak izeneko sor-marka propioa eratzeko eskaera egin zuten, eta joan den urrian Arabako Batzar Nagusietan honen inguruan mozio bat onartu. Orain, Eusko Jaurlaritzak legezko izapideak bultzatuko ditu. 

Alderdikeri gutxiago eta seriotasun gehiago behar duen gai honetan, baina beste kontu askotan bezala konponbidea batez ere politikoa izan behar den heinean, Arabako Batzar Nagusien papera funtsezkoa izango da honetan ere. Arabako Mahastiak sor-markaren ekimenari errespetu osoa adieraziz, aspektu kultural, geografiko, topografiko eta agronomoak kontuan hartuta, Arabako Errioxa sor-marka propioa egokiagoa da. 

Arabako Errioxako upategi eta mahastizainak benetan babestuko dituen eredu emankor eta jasangarri bat beharrezkoa da. Gure mahastien kalitatea defendatzeko ez gara abenturetan murgildu behar, baizik eta Errioxa ardoen barruan benetako sor-marka propio eta bereizi bat bultzatu. Aurrera eraman nahi den ekinaldi honek ez dauka mundu osoko mahastien sor-marketan aurrekaririk, lurralde-elementu bat duelako oinarri, hots, lurralde historiko osoa, zakuan dirudienez txakolina ere sartuta. Beste eredu batzuekin badaukagu non begiratu, adibidez, Bordelen, nire iritziz, arrakasta nahikorekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide