Euskal eskola publikoaren alde egin dute Arabako hainbat pertsona ezagunek

Gaur zabaldu dute Haur eta Lehen Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.

2018-2019 ikasturteko matrikula garaia dator eta Egin Publikoaren Alde lemapean Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko deia egin du Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak. Toti Martinez de Lezea, Bingen Mendizabal, Eneko eta Iker Pou, Gasteizko suhiltzaileak, Iñaki Betagarri, Unax Ugalde, Gasteizko irakasle eta ikasleak, Evaristo, Laura Saez eta Nagore Martin palistak, besteak beste, batu dira kanpainara. Bultzatzaileek adierazi dutenez, "inoiz baino gehiago gure gizartearen oraina eta etorkizuna jokoan dago. Euskal eskola publikoaren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu, eta egunetik egunera hobetzeko erronkarekin bat egitera".

Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio garaia gaur, hilak 29, hasi da, eta zabalik izango da otsailaren 8ra bitartean, online egiten bada, eta 9ra arte, ikastetxean egiten bada.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide