‘Korre 127’ blokea desalojatu du Udaltzaingoak

Hedegile kaleko 127.zenbakia desalojatu dute.

Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik baina abuztuan okupatu zuten: abenduaren 14an egin behar zuten inaugurazioa. Ensanche 21ek salaketa jarri du epaitegietan eta desalojatzeko agindua eman du epaileak. 

Iragarri bezala, abenduaren 14an inauguratu behar zuten Gasteizko Korre 127 bloke okupatua. Ekitaldi sorpresa bat zuten bizilagunek eraikinean prest, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen agerraldiekin batera. 

Baina inaugurazioaren orduan, Udaltzaingoa agertu da bloke azpira, desalojo aginduarekin. Ensanche 21 elkarteak, ate irekien berri izaterakoan, salaketa jarri du aste honetan Gasteizko epaitegietan. Epaileak, orduan, "arriskua" aitzaki, blokea behin-behinean desalojatzeko agindua eman du. Gazteei eraikinetik jaisteko esan diete poliziek, baina hauek ezetz esan dute. Agindua ikusi ostean, bloketik atera dira: 24 ordu baino gutxiago dituzte objektu guztiak ateratzeko.

Orduek aurrera egin ahala, gero eta gazte gehiago hurbildu dira bloke okupatuko bizilagunei babesa ematera. Poliziei dagokienez, Udaltzaingoa egon da hasieran, baina 21:00ak aldera Ertzaintza agertu da. Gutxienez, zauritu bat dago -hatzamarra apurtu omen diote- eta poliziak gogor oldartu dira kaleko gazteen aurka. Borra bat ere hautsi dute gazte bat kolpatu dutenean.

Hilabeteetako lanak

Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak Hedegile kaleko 127.blokea okupatu zuenAbuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.

Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik. Izan ere, 2008. urtean, ARICH (Agencia de Revitalizacion Integral del Casco Historico) enpresa sortu eta etxebizitza honen tankerako blokeak kudeatzen hasi zen. Hala ere, nahaspila  urbanistiko ugari sortu zituen enpresa honek, eta egun, zorrak kitatu gabe ditu oraindik.

Etxebizitza honen desjabetze prozesua ulertzeko luze jo behar dugu atzera. ARICH enpresak, tutoretzapeko apartamentu batzuk sortu nahi zituen, baina ez zen inolako mugimendurik egon. Ezarritako datak igarota, proiektu honen eskumena Ensanche 21en eskuetara igaro zen eta 2012. urtean, arrazoi ekonomikoengatik, kudeaketa bertan behera geratu zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide