Lau urteko kartzela zigorra parranda gau anekdotiko batengatik

Xabi Valdor eta Ander Martinez de Aguirre gasteiztarrak espetxeratze arriskuan daude. Gaur hasiko da epaiketa.

Bi gasteiztar, Xabi Valdor eta Ander Martinez de Aguirre, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an, astelehenean, epailearen aurretik pasatzera deituta daude. 

Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko litzatekeenak kinka larrian jar ditzake orain bi gazteak: lau urte eta sei hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581 euroko isuna eskatzen diete, 5.000€ euroko fiantzarekin batera (fiantzaren kopuru hau kendu diete jada). Haiekin hitz egin du Hala Bideok, epaiketa baino egun batzuk lehenago. Epaiketa egunean, elkarretaratzea deitu dute 09:30ean epaitegien aurrean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide