GEU elkartean Familia Irteera zikloa prestatu dugu uztailerako. Ziklo honetan 3 irteera egingo dira Gasteizko hainbat parketara eta bertako flora eta fauna ezagutuko dugu.
Irteera guztiak arratsaldeko 18.00etatik 19.00ak arte izango dira gutxi gorabehera.
Izena emateko bidali honako datuok aisia@geuelkartea.eus helbidera edo 688 734 941 telefono zenbakira
- Izen abizenak
- Telefono zenbakia
- Helbide elektronikoa
- Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)
UZTAILAK 14 Salburuako bisita gidatua
Irteera-gunea: Salburuako Ataria zentroa
-Zer? Salburuako parkera bisita gidatua
-Noiz? uztailaren 14an, asteartea
-Nola? Bizikletaz izango da
*Prismatikoak badituzu gogoratu ekartzen
UZTAILAK 15 Armentian “Naturarte” tailerra
Irteera-gunea: Armentia parkeko letretan (Konpostela kalea)
-Zer? Armentia parkean naturako elementuekin tailerra
-Noiz? Uztailaren 15ean, asteazkena
UZATAILAK 16 Olarizura bisita gidatua
Irteera-gunea: Olarizuko parkean (Campo de los palacios kalea, 26)
-Zer? Olarizuko parkera bisita gidatua
-Noiz? Uztailaren 16an, osteguna
-Nola? Oinez izango da
ALBISTEAK MUGIKORREAN
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?
Izan zaitez ALEAkide