Zabalik da GEU txosnan txanda aukeratzeko epea

Abuztuaren 2tik 9ra, GEU elkartearen txosnak Aihotz plaza girotuko du, zazpigarren urtez.

Azken sei urteetan bezala, GEU elkarteak kudeatzen duen txosnak Aihotz plaza girotuko du Gasteizko jaietan. Aurten, abuztuaren 2tik 9ra egongo da zabalik. Jaiak hasi aurretik, abuztuaren 2an eta 3an, egitarau zabala prestatu du; tartean, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta dantza izango dira.

200 lagun, txandak betetzeko

Era berean, zabalik da GEU txosnan txandak egiteko epea. Guztira, 200 lagun inguru behar dira zazpi egunetan txosnako txanda guztiak betetzeko, izan ere, bertan parte hartzen duten guztien laguntzarik gabe ez litzateke posible GEU txosna aurrera ateratzea.

Animatu zaitez eta aukeratu zure txanda GEU txosnan > Txanda aukeratzeko galdetegia

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide