ZENBAT BIDAIA, HAINBAT BISAIA - Elixabet San Sebastian

Txorien laudorioa, Abenturaren pasioa, Beldurraren zioa, herrien eta Herrien mitifikazioa eta bueltatzearen erlaxazioa. 

Txorien laudorioa
Oporretan,
alde egin nahian,
norabide argian
ala noraezean?
Horrela batzuetan
hala besteetan,
baina beti gogoa han:
nora garamatzan?
Hara goaz hegan!

Abenturaren pasioa
Batzuk mendi eta baso
besteek nahiago kai ta itsaso.
Paisaia horrekin urrutira so,
ikara! Urak noizbehinka egiten baitu eraso.

Beldurraren zioa
Izan ere, itsasoa ez dago hila.
eta bertan badago hainbat monstruo koadrila
Urrutian, Eszila eta karibdis.
Hemen hurbilekoak, aldiz,
ahoan dauzka zenbait lanperna.
eta okerretan okerrena,
bihotzean ematen duena mina:
errutina.

Herrien eta Herrien mitifikazioa
Galiza ó Asturias, alá o alí,
baiginen Salvador dalí,
Asturias ó Galiza, alí o alá,
koadro surrealistetan bezala,
hiri turistikoan inor ez, ala?
Galiza, Asturies o País Vascu, alá o aquí?
Ametsa ote? batek daki!

Bueltatzearen erlaxazioa
Jada bueltatu gara
nor bere etxera
eta hara!
Zeru ilunkara.
Eguzkia badoa tokitara.
Baina geletatik argi izpiak irteten dira:
hori ez da eguzkia, baina tira!
besteek maletan sartutako distira
sartu da gure kamara eta begira.
A zer ikusmira!

Elixabet San Sebastian.

1-Txorien laudorioa - ibai maiza

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide