GOIZEKO IGERIALDIA - Irene Goitia

Itsasoaren baretasunean.

Itsas ingurune osoak gure adimena eta gorputza erlaxatzen laguntzen digu, depresio eta antsietate egoerei aurre egiten. Hobeto eta sakonago lo egiten dugu. Eguzki argiaren esposizioak eta itsasoan garatzen duzun jarduera fisikoak askoz hobeto lo egitea bultzatuko digu. Eta gutxi balitz, defentsak indartzen ditugu.

Natura bere forma garbienean biziz. Itsas hondoaz gozatzen dugu, arrainak, haitzak, noizean behin marmokaren batekin egiten dugu topo. Itsasoaren zaporea ahoan, sudur-zuloetan nabaritzea – Rhinomer tratamendua erabiltzen ariko bagina bezala baino mila bider gehiago–.  Oso pozgarria. Ahalegin fisikoak eguneroko bizitzako gainerako zereginetan aplikatzen dugun gogobetetasun mental eta pertsonala dakar. Hala dio Aitak.

Udan egunero egiten du igeri Aitak, Mediterraneo itsasoan. Aurten uraren tenperatura normalean baino altuagoa izan da, 28o-30o bitarte hortan, ederra benetan - ez denon gustukoa ordea-. Goizeko 8:00etan puntu-puntuan, bere igeriketako tramankulu guztiak soinean jantzi eta uretara zuzentzen da bere ia ordubeteko igerialdia burutzera. Lehendabizi, buiaren ezker aldera, ondoren eskuinetara. Eta horrela, bere goizeko jarduera osatuta.

Aitarekin bat egiten dut, hondartzan egon eta igeri egiteko eguneko momentu onena dela esaten duenean. Itsasoaren baretasun horrek edonorri erlaxatzen dio – baita negar batean dagoen haur horri ere-. Pena merezi izaten du goizean goiz ohetik altxatzeko ahalegina egin eta hondartzara gerturatzea momentu hau bizitzeko. Zer esanik ez, gustuko dugun liburu bat irakurtzea atzetik itsasoaren soinua dugularik, Aita bere errituala egiten ikusten dugun bitartean. Hori bai dela asebetetzea.

Irene Goitia.

Betaurrekoak - Irene Goitia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide