'Zer dakigu Europan Ruandaz?', AA-ren arabera. Irudia: Dall-E, Bing

"Bost milioi lagunek galdu zuten bizia –askotan modu ezin ankerragoan– 2003ra arte iraun zuen gatazkaren ondorioz"

Manomano bat egin dugu Pessoak eta biok Ruandaz –egun nobolatriak egin eran: telefonoa eskuan, eta wifia abailan–.

(Pessoak) Duela 30 urte gertatu zen genozidio lazgarria: 100 egunetan soilik, 800.000 lagun inguru hil zituzten hutu estremistek. Militarrek eta miliziek egindako sarraskiaz gain, zibilek zibilak hiltzera ere derrigortuak izan ziren. Bizilagunek bizilagunak. Familiakoek familiakoak.

(Nik) XIX. mendearen amaieran jabetu ziren belgikarrak Ruandaz: bertako biztanleria etniaren arabera sailkatu zuten, nor zen hutua eta nor tutsia bereiziz. Europarren identifikazio horrekin batera, tutsiek posizio sozial hobeak lortu zituzten, eta hutu gehienak bigarren mailako herritarrak izatera igaro ziren.

(Pessoak) Iragan kolonialak genozidioa gertatzeko faktore garrantzitsua izan zela dirudi.

(Nik) Eta 90eko hamarkadan Ruandan zegoen NBEren misioak ez zuen agindurik jaso triskantza gelditzeko.

(Biok) Bost milioi lagunek galdu zuten bizia –askotan modu ezin ankerragoan– 2003ra arte iraun zuen gatazkaren ondorioz.

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide