Harrimena lantzeko ariketak

Harizti berri on!

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko abe. 24a, 11:02
"Mugaldeko ehun ezkur erein", adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, Bing

"Leku beretik hainbat aldiz pasatuta, mugaldeko ehun ezkur bildu eta erein zituen bere etxean"

Paisaia baten istorioa kontatzen du Asier Gogortza argazkilari beratarrak Pessoak eta biok gozatu dugun bere azken lanean. Hariztia izena du. 2019ko udazkenean, bizikletaz Beratik Urruñarakoan maiz ikusten zituen bi haritzetatik eroritako bizpahiru ezkur hartu zituen lurretik. Bide hori aukeratua zuen auto gutxi zebilelako nahiz muga bi aldiz gurutzatu behar zelako. Eta "muga, ahal den guztietan, gurutzatu behar baita".

Leku beretik hainbat aldiz pasatuta, mugaldeko ehun ezkur bildu eta erein zituen bere etxean. Haritz landareak hazten hasita, Berako eta Urruñako udalen laguntzarekin, proiektuak dimentsio publikoa hartu zuen: bi borobiletan emandako harizti gaxtea ageri da Estatuen arteko muga-marraren gainean. Urte berria urratuta argitaratuko dute proiektu organikoaren bigarren liburua, lehena bezala, maketazioaren aldetik ere berezia.

"Guri buruz aise gehiago kontatzen du aukeratzen dugun ikuspuntuak gure argazkiek baino", dio Gogortzak. Eta hala berretsi Pessoak ere. Beraz, ongi aukera dezagun ikuspuntua bisurte berrirako: harizti berri on!

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide