Harrimena lantzeko ariketak

Interes metak

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko aza. 26a, 11:00
"Belar metak, Georgia O’Keefferen estiloan", adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, Bing

"Urteen etorriarekin batera, handitzen ari zaizkit interes metak. Pilatzen"

Azaroan jaio zen Georgia O’Keeffe artista. Horregatik, eta Pessoak eta biok Harrimena lantzeko ariketak adosten ditugun lekuan margolarien egutegi bat dugulako, badira aste batzuk O’Keefferen margolan bat eta aipu bat deika ari zaizkigula: "Interesa bizitzako gauzarik garrantzitsuena da; zoriontasuna behin-behinekoa da, baina interesa etengabekoa da".

Eta baiki, urteen etorriarekin batera, handitzen ari zaizkit interes metak. Pilatzen. Ez beti modu ordenatuan. Gero eta gauza gehiagok pizten didate interesa. Gero eta handiagoa da –goia jotzetik urrun dirudien– nire jakin-mina. Mundua gainbehera betean doa, nabarmen, eta bakan batzuk egunero –eta egunerokoarekin– miresten. Hori bai txundigarria, motel!

Laster utziko dugu atzean Georgia O’Keeffe egutegian –Kandinsky etorriko da abenduan–. Halarik ere, geurean jarraituko dugu Pessoak eta biok, Harrimena lantzeko ariketak sail honetan. Ikusten. Ikasten. Eta, osasuna lagun, etengabekoa den bizitzarekiko interesa metatzen.

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide