Harrimena lantzeko ariketak

Ilbehera ala ilgora

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko aza. 19a, 11:34
"Ilargiaren hipotesiak", adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, Bing.

"Argaldu zara, Edu? Urte batzuk daramatzat halako galderei nola edo hala aurre egiten"

Argaldu zara, Edu? Hi meheago hago, ezta?

Urte batzuk daramatzat –ez nuke jakingo esaten zenbat– halako galderei nola edo hala aurre egiten. Eta, segur aski, arrazoi izango dute errealitatearen pertzepzioan: itxura mehartzen ari zait urteen joanarekin.

Nire ilbehera ala ilgora aurpegiari –gorputzaren gainerako atalak ikusi gabe esaten baitidate– erreparatzen diotenak asmo txarrik gabe aritzen dira. Eta, oro har, pertsonala bezain politikoa den harriduratik. Baina ni, kutxa batean 27.500 paper idatzita utzi zituen Pessoa bidaide, areago harritzen naiz esan gabeko gauzekin. Batzuetan, behinik behin.

Aspalditxotik adierazten du pisu bera etxeko baskulak. Inoizka egindako osasun azterketetan berretsia. Frogatua: ez da kilo kontua. Beraz, galdetzen ez dizkidaten beste batzuekin egin beharko proba… Adibidez: nire gorputzaren estrategia izan daiteke helduaroan? Ez ote naiz ni neu –ilbehera ala ilgora– orainari etengabe egokitzen? Ezezkoak zein baiezkoak, hipotesi guztiak dira –txundigarriro– posibleak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide