Preadoleszentzia

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2017ko mar. 3a, 11:59

"Gero eta goizago hasten bide da nerabezaroa gurean".

"Preadoleszente" deitu zioten lehengo aldian, bide batez bezala, 8 urte dituen semeari. Beste pertsonak ohartu ez baziren ere, izu-ikara batek zeharkatu zizun gorputza hitza entzutean: laster komeriak izango dituk preadoleszente batekin, txikito! Etxera ailegatzean, bilaketa intimitatean egin nahi baitzenuen, internetera jo zenuen antsiaz: ez zenuen hitza aurkitu, ez Euskaltzaindiarenean, ez RAErenean; wikipedian bai, ordea: 9 urtetik gorako haurrengan kokatzen du preadoleszentzia gaurko entziklopediarik erabilienak. 

Bilaketak arrazoi emanda ere, urte bateko maileguak ez dirudi oso luzea (40 urteak bete ondoren, egia esan, ezer gutxi iruditzen zaizu luze). Izan ere, sarean topatu duzun definizioaren arabera, semetxoak hurrengo urtean bertan utziko dio haur izateari psikologikoki konplexuagoa izateko. Geroago, denontzat ezagunagoa den adoleszentzia etorriko da, are eta garai konplexuagoa eta zailagoa. Momentuz ez dakizuna da –eta, badaezpada ere, bilaketarik ez egitea erabaki duzu– postadoleszentziari ere aurre egin beharko diozun etorkizunean. 

Kontuak kontu, gero eta goizago hasten bide da nerabezaroa gurean. Horrek mesede egin diezaioke sistema kontsumistari: haurrak helduen merkatuan goiz txertatzea interesgarri suertatzen zaie negozioa egin nahi dutenei. Kasualitatea ote?

(azkenean, ezin tentazioari eutsi: milaka erreferentzia daude sarean postadoleszentziaz)

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide