Disfrutometroa

Gasteizen salda badago

Disfrutoi horiek! Agindu genizuen eta hemen daukagu: aste hauetan gomendatu dizkiguzuen saldak dastatzen aritu gara Gasteizko tabernetan. Ziur asko falta zaizkigula. Baten bat ahaztu badugu, utzi iruzkin bat!

Taberna bakoitzak bere erara egiten du salda, eta bere erara zerbitzatzen du. Batzuk estra gehiagorekin, eta beste batzuk gutxiagorekin. Horregatik ez da erraza izan balorazioa egitea.

Hemen duzue gure Top 15a. Gure iritzi apala da; ziur askorekin bat egingo dugula, baina beste askorekin ez, bakoitzak baloratu dezala. Salda zaporea ez ezik, estrak ere kontuan hartu ditugu:

  1. Bodegon Gaona Berri
  2. Rincón de Luis Mari
  3. Cafe Dublin
  4. Txapelarri Taberna
  5. Cube Artium
  6. La Gildería
  7. Bar Urria
  8. Viena
  9. Locura Jamonera
  10. Último
  11. Gardoki Taberna
  12. Otxandiano
  13. Sonsierra
  14. Bar Manolo
  15. Iruña Berri

Zer iruditu zaizue? Gustatu zaizue? Mila esker zuen laguntza guztiagatik. Eta mila esker Arabako ALEAri zuen proposamengatik!

 

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide