Koldo Sagasti. BDZ-ko kidea

"CAFek tranbiarekin gehiago dauka galtzeko irabazteko baino"

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Satrustegi 2020ko mar. 2a, 16:22
Koldo Sagasti, BDZ nazioarteko sareko kide Gasteizen.

CAFek eskuartean dauka Jerusalemen tranbia egiteko proiektua. Sagastik uste du, legezko ondoriorik izan ez dezakeen arren, CAFek kalteak pagatu beharko dituela luzera begira.

Koldo Sagasti (Gasteiz, 1974) BDZ Boikota, Desinbertsioak eta Zigorra nazioarteko sareko kide da Gasteizen. CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario dokumentala kaleratu berri du BDZk, Hala Bedirekin batera. Beasaingo (Gipuzkoa) enpresak Israelen duen negozioaren berri ematea da bideoaren asmoa. Halaber, Euskal Herriko BDZk CAFen erabakia errefusatzeko manifestua kaleratu du, eta 70 gizarte eragile baino gehiagoren babesa jaso du.

Tranbia honi kolonia kiratsa dario izena eman diozue dokumentalari. Zergatik?

Kolonia hitzak bi adiera dituela baliatu dugu kiratsaren hitz jokoa egiteko. Izan ere, tranbia honen helburua da Jerusalemgo kolonia ilegalak hirigunearekin lotzea. Beraz, legezkotasuna bermatzen die ilegalak diren koloniei.

Beraz, estrategia oso baten parte da tranbia egitea?

Noski. Tranbiaren helburua lurralde horiek anexionatzea da, eta horretarako ezinbestekoa da azpiegiturekin lotuta egotea. Are gehiago, dokumentala bukatu eta gutxira, Donald Trumpek Israelekin Mendeko Akordioa sinatu zuen, anexio horien alde egiten duena. Ondorioz, guk bideoan planteatzen ditugun tesiak baieztatzen dizkigutela ulertzen dugu.

Elkarrizketa hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta elkarrizketa osoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide