Beste preso bat hil da Zaballan, aurtengo bosgarrena

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2019ko ira. 27a, 12:43

Larunbatean aurkitu zuten presoa Zaballan, hilotz. / M. ARRAZOLA - IREKIA

Larunbatean aurkitu zuten, hilotz; barne ikerketa bat martxan jarri du espetxeak

Bost preso hil dira Zaballako espetxean (Araba) urtea hasi zenetik. Azkena larunbatean aurkitu zuten hilotz. Barne ikerketa bat martxan ipini du espetxeak zer jazo zitzaion argitzeko, eta zabaldu diren hainbat informazioren arabera, droga gaindosi baten ondorioz hil zen. Heriotzaren berri eman du espetxeetan diharduen funtzionario talde batek, sare sozial baten bidez. Berria-k albistea baieztatu egin du espetxean sartzen diren elkarteekin: astelehenean eman zien haiei espetxeko zuzendaritzak albistea. 50 urte inguruko gizonezko bat zela esan dute.

Urtarrilaren 17an gertatu zen lehena heriotza, otsailean bigarrena, apirilaren 1ean hirugarrena eta apirilaren 25ean laugarrena.

 

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide