alea.eus

Vicente Calderon zelaian jokatuko dute finala Alavesek eta Bartzelonak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Manterola 2017-02-13 19:13   Kirola

Espainiako Federazioan nahia beteko da azkenean, eta maiatzaren 27koa izango da zelai horretako azkeneko partida.

Vicente Calderonen (Madril, Espainia) 54.900 ikusle sartzen dira, eta finala hor bertan jokatu izan den beste aldietan, 17.000 sarrera eman izan dizkio Espainiako Federazioak talde bakoitzari. Banaketa bera egiten bada, Alavesek sarrera kopuru hori izango luke zaleen artean banatzeko. 

San Mamesen jokatzeko eskatu zuen Alavesek hasiera batean, baina San Mames Barria elkarteak ezezkoa erantzun zion, Guns & Roses taldearen kontzertua dagoelako maiatzaren 30ean. Bartzelonak Santiago Bernabeu zelaian nahi zuen jokatu, baina Espainiako hiriburuko klubak ezezkoa erantzun zuen. 

Azkenean, Federazioaren nahia bete da, eta Atletico Madrilen zelaian izango da finala maiatzaren 27an. Zelai horretan jokatuko den azkeneko partida izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa