Emakume bat jo dute Gasteizen, eta Poliziak haren bikotekide ohia atxilotu du

53 urte ditu bikotekide ohiak.

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean, bikotekide ohia jotzea egotzita. Aranbizkarra auzoan gertatu zen erasoa; emakumeak Udaltzaingoari hots egin zion, eta azaldu jo egin zuela senar ohiak.

Seme-alaben aurrean eraso zion; bularren eman zion kolpe bat, eta besotik heldu zuen. Bien azalpenak entzun ostean, udaltzainek atxilo hartu zuten gizonezkoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide