Abian da elite mailako emakumezko lehen pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2024ko mar. 15a, 16:04
Erakunde ezberdinen babesa jaso du txapelketa berriak. Argazkia: Pilotaaraba

Martxoaren 17tik maiatzaren 24ra bitartean, lau t'erdiko zortzi pilotari onenak izango dira lehian.

Asteburuan abiatu da Arabako emakumezkoen elite mailako lehen pilota txapelketa. Lau t'erdian arituko dira momentuko zortzi pilotaririk onenak, eta Gasteizen zein lurraldeko herri ugaritan izango dira pilota partidak. Jaialdi bakoitzak jardunaldiko partida nagusia hartuko du, eta horrekin batera federatutako bikoteen partida bana izango ditu. Lehiaketan Arabako pilota eskolen partaidetza izango da.

Egutegi eta ordutegiak

Final laurdenak
  • Laudio: martxoaren 17an, igandean, 18:00etan
  • Laguardia: martxoaren 24an, igandean, 18:00etan
  • Legutio: apirilaren 13an, larunbatean, 18:00etan
  • Lantaron: apirilaren 20an, larunbatean, 18:00etan
Finalerdiak
  • Maeztu: maiatzaren 11n, larunbatean, 18:00etan
  • Dulantzi: maiatzaren 19an, igandean, 12:00etan
Finala
  • Zaramagako pilotalekua - Gasteiz: maiatzaren 24an, ostiralean, 19:00etan

Partaideak

Elitekoak: Amaia Alday (Lea Ibarra), Miriam Arrillaga (Behar Zana), Olatz Arrizabalaga (Lea Ibarra), Enara Gaminde (Lea Ibarra), Leire Garai (Zaramaga), Miren Larrarte (Behar Zana), Alai Uriarte (Lezama) y Goiuri Zabaleta (Aurrera).

Kadeteak: Karlota Azketa (T. Lakua), Larraitz B. de Gebara (Zaramaga), Jaione Fernández (Zaramaga), Lorea Fernández de Barrena (Agurain), Enara Juantorena (Zaramaga), Uxue López de Okariz (Zaramaga), Jone Merino (Zaramaga), Udane Ozaeta (Adurtza), Maddi Ugalde (Adurtza) y Aroa Untzaga (Areta).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide