'Kirolaren mitoak' erakusketa, Gasteizen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2024ko ots. 12a, 14:57
Ostiralean, Almudena Cid gasteiztarra izan zen inaugurazioan. Argazkia: Gasteizko Udala

Besteak beste, Myke Tyson, Kobe Bryant edo Leo Messiren artikuluak ikusgai izango dira Europa Jauregian, hamazazpi egunez, otsailaren 25era arte.

Erakusketa berria bisitatu daiteke Europa Jauregian. Joan den ostiraletik otsailaren 25era bitartean, Kirolaren mitoak ikusteko aukera izango dugu. Berri bikaina eta interesgarria kirola maite dutenentzat. Erakusketan, estatu mailako zein nazioarteko kirolari ospetsuen hainbat artikulu ikusi ahalko dira.

Futbolaren, txirrindularitzaren, saskibaloiaren, motorraren eta bestelako kirolekin lotutako artikulu ugari ikus daitezke; adibidez, Myke Tyson boxeolariaren eskularru batzuk, Kobe Bryant saskibaloi izarraren arropa, Rafa Nadal tenistaren artikuluak edo Andres Iniesta futbolariaren 2010eko Mundu Txapelketako bota bat.

Artikuluen ospea dela eta, antolatzaileek espero dute makina bat jendek bisitatuko duela erakusketa. Gainera, erakusketa bertako historiaz eta kulturaz osatzeko, tokiko kirolariekin lotutako elementu mordo bat badaude ere, besteak beste: Baskonia, Deportivo Alaves, Araski, Badaiotz, Juanito Oiarzabal, Almudena Cid, Lorena Gurendez, Paula Oribe, Salma Solaun, Martin Fiz, Konpa, Igor Gonzalez de Galdeano, Sergio Dinamita Sanchez...

Erakusketa astelehenetik larunbatera izango da ikusgai: goizez, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Igandeetan, 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide