Alavesek ez du ostiraletan jokatzeari uko egin

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2024ko urt. 8a, 13:50
Mendizorrotzeko harmaila erdi hutsik, larunbateko protestengatik. Argazkia: Iraultza 1921

Urtarril osoan asteburu bakar batean jokatu gabe izango da Alaves, eta zaleak amorruz lehertzen ari dira.

Ligako jardunaldien data bakoitza iragartzearekin batera, beste kolpe bat Alavesentzat. Urtarril osoan arabarrek ez dute partida bakar bat ere asteburuan jokatuko. Abenduaren 9tik egin gabe daudela kontuan hartuta, ia bi hilabete emango dituzte egoera horretan. Zorionez, Betisen aurkako Kopako azken partida larunbatean izan da, joan den asteburuan.

Aste barruko ohiko partidak kontuan hartu gabe, Alavesek Ligako hamar partida jokatuko ditu aste barruan; hogei jardunalditan bakarrik, %50eko ratioak ikaratu egiten du. Jakina, zaletuak, denboraldi hasierak erreta, lehertu egin dira. Almeriaren aurkako partidaren data iragartzeko Alavesek Twitterrera igotako txioaren erantzunek haserrea azaleratu dute: "Urtarrileko Ligako hiru partidak ostiralean jokatuko dira, gehi aste arteko jardunaldikoa. Bejondeizuela berriro"; "Hau xantaia bat da"; eta gehiago.

Zerbait egin beharko du La Ligak Mendizorrotza eta Alavesen partidak ikusten diren kanala hutsik geratzea nahi ez badu. Zale horiek ez dute luze iraungo partida horietan, eta askotan ezin izango dira ezta ikustera joan ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide