2024ko Espainiako Vuelta Arabatik igaroko da

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko aza. 23a, 08:00
Gasteiz eta Guardia arteko etapa Roglic-ek irabazi zuen iaz. Argazkia: Vuelta

Gasteizen hasi eta Izkiko parke naturalean amaituko da etapa.

Iaz, Araban bizi izan genuen Vuelta, Primoz Roglic eliteko txirrindulariak Kanpezu, Gasteiz, Herrera mendatea igaro, eta Guardian amaitzen zen etapa irabazita. Datorren urtean, 2024an, txirrindularitzaren festa bertara itzuliko da lehiaketaren azken zatietan.

Arabako etapa lehiaketako azken astean izango da, eta, normalean, txirrindulariak lehia estuan izaten dira, bata bestearengandik gertu, eta segundo bat urratzea funtsezkoa izan daiteke. Portugaletik hasita, irailaren hasieran iritsiko da Vuelta Arabara, eta 8an Madrilen amatuko da.

Lehiakideek Arabako Errioxa edo Gatz Haranaren zati handi bat zeharkatuko dute, eta estatu mailan ezagutzeko aukera handia izango da, lurraldeko lekurik xarmangarrienak erakutsiko baitituzte kamerek. Etapa hori hiriburuan hasiko da, eta lehen aipatutako lekuak zeharkatuko dituzte, helmugara iritsi baino 200 km lehenago. Helmuga Izkiko parke naturalean izango da, eta zaleek irrikaz itxarongo dute arratsalde erdian.

Berri bikaina txirrindularitza zaleentzat, etxeko erosotasunetik bizikletaz gozatzeko aukera izango baitute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide