Oinarrizko futbola kexu da udal zelaien egoeragatik

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko urr. 23a, 18:44
Argazkia: C.D. LAKUA

Arabako oinarrizko futboleko 48 kapitainek idazki bat sinatu dute, udal zelaien egoeraren ondorioz "entrenamendu eta partida bakoitzean osasuna eta osotasun fisikoa arriskuan" jartzen dutela salatzeko.

"Tristura eta amorrua sentitzen ditugu udalaren gelditasunagatik. Ez dugu azken belaunaldiko estadiorik edo lehen mailako kirolarien luxurik bilatzen, gure osasuna eta egunerokoa arriskuan ez jartzeko moduko zelaiak baino ez ditugu nahi jokalekura salto egiten dugun bakoitzean", salatu dute Arabako oinarrizko futbol taldeetako 48 kapitainek. Kexu dira udal futbol zelai batzuk duela hamar urte berritu behar zirelako, eta bi hamarkada baino gehiago dituztelako.

Ez da lehen kexa; izan ere, gero eta ohikoagoak diren lesioak direla eta, hainbat klub kexatu egin dira. Udalak gutxika erantzun dio, eta estadio batzuk berritu ditu, hala nola Aguraingoa edo Astronomoetakoa, baina oraindik oso hondatuta daude, adibidez, Abendaño edo Zaramaga bezalako eremuak. "Entrenamendu eta partida bakoitzean gure osasuna eta osotasun fisikoa arriskuan jartzen ditugu, eremuetako baldintzen ondorioz, eta nekatzen hasiak gara", adierazi dute.

Hori gutxi balitz, egoera aldatzen ez bada greba egiteko mehatxua egin dute idatzian, eta horrek Arabako oinarrizko futbolean izango lukeen "eraginaz" ohartarazi diote udalari. Horrela, oinarrizko futboleko taldeek soken kontra jarri dute udala, jarrera aldatu eta zelaiak modu jarraituagoan berritu ditzan.

Idazkiaren sinadurak

  • Neskak:
    • LAKUA - Oihane Ibañez
    • ARANBIZKARRA - Nerea Corbacho
    • ALTZARRATE - Enara Ibernia
    • GILTZARRAPO - Izaro Ramos
    • HAUSKAITZ - Paula Etxabarri
    • LAKUA HURACÁN - Edurne Garcia
    • IPAR ARRIAGA - Angelica Martin
    • IRU BAT - Nerea Saez
    • LAKUA - Uxue Casares
    • LAKUA ARRIAGA - Andrea Perez
    • LANTARON - Nahia Gomez
    • MERCEDARIAS - Erika Berrueta Sainz
    • TOZUGA- Noemi Quiros
    • ZUIA 02 - Uxue Bayer
  •  Mutilak:
    • SAN IGNACIO A - Beñat Leon
    • AURRERA A - Mikel Gonzalez
    • AMURRIO A- Iñigo Fraile
    • LAUDIO A - Alejandro Casquero
    • SAN MARTIN - Jokin Hernaltes
    • ZUIA - Julen Leon
    • ARIZNABARRA - Diego Garcia
    • ALIPENDI - Joseba Diez
    • MERCEDARIAS A - Aritz Arregi
    • URGATZI - Aitor Lucas
    • LAKUA ARRIAGA A - David Golpe
    • SAN VIATOR A - Mikel Alcantara
    • IRU BAT - Aitor Aguillo
    • MARIANISTAS A - Adrian Barrera
    • SAN IGNACIO B - Mikel Ircio
    • ABETXUKO A - Jon Granados
    • SAN PRUDENCIO - Jon Arranz
    • ABETXUKO B - Yeray Trevejo
    • MARIANISTAS B - Enrique Sanchez
    • SAN VIATOR B - Christian Avila Laperal
    • NANCLARES - Markel Ochoa
    • ARANBIZKARRA- Asier Martinez de Ilarduya
    • IPAR ARRIAGA- Julen Aperribai
    • LAKUA ARRIAGA B - David Gallardo
    • CAMPEZO - Jon Lauzurika
    • AMURRIO B - Xabier Gonzalez
    • IZARRA GORRI - Ivan Gutierrez
    • AURRERA B - Daniel Carrillo
    • AGURAIN - Jon Berganzo
    • DULANTZI - Iker Cardeña
    • ZARAMAGA - Eneko Eguren
    • SAN PRUDENTZIO B - Kaiet Palacin
    • GILTZARRAPO - Aritz Garcia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide